Home > Agenda > Mundu bat Tolosaldean" topaketak ABENDUAK 18 "Migratzaileen nazioarteko eguna"

Agenda

Mundu bat Tolosaldean" topaketak ABENDUAK 18 "Migratzaileen nazioarteko eguna"

Abenduaren 16an hasi eta urtarrilak 23a bitartean Tolosaldeko jatorri aniztasunera gerturatzeko aukera emango diguten hainbat ekitaldi izango ditugu Anoeta, Elduain, Tolosa eta Zizurkilen. Aurten “Mundu bat Tolosaldean“ jatorri ezberdinetako emakumeek protagonismo berezia izango dute aurrera eramango diren ekintzetan.
“Mundu bat Tolosaldean“ 2016ko topaketen helburuak batetik, Tolosaldera bizitzera etorri diren jatorri ezberdinetako pertsonen errealitatea ezagutzea, arreta berezia emakumeengan ipiniz eta bestea, guztiok elkar ezagutzeko guneak sortzea.
Abenduaren 16tik urtarrilak 21a bitartean SOS Arrazakeriaren “Errefuxiatuak” erakusketa egongo da Tolosako Aranburu jauregian, Amina Chaairi margolariaren lanekin batera. Abenduaren 16an, “Fatima” filma ikusgai izango da Anoetako auditorioan emakumeen zine emanaldiaren barruan. Tolosako Gabonetako azoka berezian Guretzako emakume taldeko, jatorri ezberdinetako emakumeek prestatutako “Gozo anitzak” salgai izango dituzte eta baita Koku-yo elkarteko emakumeek egindako poltsak. Abenduak 18an “En tránsito” dokumentalak gure artean bizi diren hainbat emakumeren errealitatea gerturatuko digu, Tolosako Aranburu jauregian. “Ekuatore Gineako” ipuin eta jokoak euskaraz eta fangeraz entzuteko parada ere izango dugu, Estrella Ndong eta idoia Sanchezen eskutik Zizurkil eta Elduainen. Zizurkilen Afrikar Batasuna elkarteak urte amaierako festa ospatuko du. Urtarrilak 23an, Arcadi Oliveres ekonomialariak migrazioaren inguruko hitzaldi bat eskainiko du Tolosan. Aurten ere Litaarafu- Ezagutzeko elkartearen eskutik “Islam-a eta musulman kultura ezagutzeko aukera” izango da Larramendi auzoan.

  • Hasierako eguna
    23 Urt
  • Amaierako eguna
    23 Urt
  • Kostua
    Doakoa
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Tolosako kutur etxea

Harremanetarako

Tolosaldea Garatzen garapen agentzia

Tolosako kutur etxea

Tolosaldea

Gipuzkoa

migrazioa@tolosaldea.eus

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

  • 65086.pdf

    Tolosaldea Garatzen garapen agentzia
  • 63189.pdf

    Tolosaldea Garatzen garapen agentzia

Honen arabera sailkatu

Kategoriak