Home > Agenda > Zurrumurruen Aurkako kontakizun laburren II.

Agenda

Zurrumurruen Aurkako kontakizun laburren II.

Zurrumurruen aurkako kontakizun laburren lehiaketaren bigarren edizio honetan ere hitzari ahalmena ematen jarraituko dugu eta istorio bat idaztera gonbidatzen zaitugu, zein-nahi, non-nahitik zatozela eta nora-nahi zoazela. Kontakizun bereziak partekatu nahi ditugun ibiltariak gara. 

Idatzi bizikidetza dibertsitatean bultzatuko duen bestelako istorio bat, migratzaileei buruzko iritzi negatiboak aldatzeko lagungarria izango dena; besteari, desberdina denari, beharbada oraindik ezagutzeko aukera izan ez duzun horri buruzko begirada berria ekarriko duena.

Migratzaileen irudipen berriak sortzera animatzen zaitugu; ausartu topikoak antzematen modu sortzailean lantzeko berriro, iraultzeko, buelta emateko galtzerdiak balira bezala, zure irudimena izan dadila plaza berriari argia egingo dion sugarra. Jabetu dakizunaz eta azaldu zer egin dezakezun zeure kontakizunekin, narratiba berriak sor ditzakezulako imajinario pertsonalean eta kolektiboan.

Kontatu, kontatu dibertsitatea, ezberdintasunaren ekarpena, esperientziak eta bizikidetza partekatzearen aberastasuna. Idatzi eta eraldatu zeure hiria. 

Bilbo, kulturarteko hiria: atzerritarren aurkako aurreiritzirik, zurrumurrurik eta estereotiporik gabekoa. 

  • Hasierako eguna
    1 Ira
  • Amaierako eguna
    30 Ira
  • Actividad Gratuita
  • Mota
    Online
  • Tokia

Harremanetarako

Estrategia antiRumores del Ayuntamiento de Bilbao

antirumores@bilbao.eus

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak