Home > Proyectos > Errefuxiatuak Ongi Etorri

Proiektuak

Errefuxiatuak Ongi Etorri

Deskribapena

Ongi Etorri Errefuxiatuak erakusketa bikoitza da (euskaraz eta gazteleraz), 1x2 metroko 17 panelekin egina, eta bertan modu sistematizatuan erakusten da errefuxiatuen gaurko krisia.

Erakusketa jarri nahiko luketen Udal, erakunde edo elkarteak Gipuzkoako SOS Arrazakeriarekin jar daitezke harremanetan.

http://mugak.eu/eu/refugio-y-asilo/exposicion 


Helburua

Egitasmo honek jaso nahi ditu errefuxiatuen errealitateaz dagoen ezagutza eta kontzientziazio maila, eta harreraren aldeko gipuzkoar herritarren jarrera handitu,  gazteen artean batik bat eta arreta berezia eskainiz adingabe eta emakume errefuxiatuen egoerari. Horretarako, erakusketa bat antolatuko da herri desberdinetan, euskaraz eta gazteleraz, mahai inguruak antolatuko dira, eta gida didaktiko bat egingo da erakusketa oinarri, bigarren hezkuntzako gelatan lantzeko.


Jarduerak
a) Tailerrak ikasgelatan eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Gida Didaktikoaren prestaketa. b) Erakusketa honakoen eskura jarriko da: 1. Irakasle eta ikasleen esku. Aukera emango du ikasgai bihurtzeko maiz informazio zatikatua besterik ez dena, ezpada propaganda eta manipulazio huts. Horretarako, aurreko jardueran aipatu gida didaktikoa izango da lagun. 2. Udalen esku, beraien kultur etxeak bitarte. Erakusketa 15 egunez erakutsiko da. Momentuz Donostia, Errenteria, Ordizia, Eibarre, Tolosa eta Zarauzko kultur etxeetan (hilero erakusketa bana 2016ko iraila eta 2017ko maiatza bitarte). Leku bakoitzean, erakusketari mahai inguru bat gehituko zaio, errefuxiatuen egoeraz. Dena publikoarentzat oro irekia. 3. Lankide ditugun elkarte, fundazio eta unibertsitateren esku, zeintzuek panelak erakutsiko baitituzte Gipuzkoako zenbait lekutan (gutxienez 3tan) egitasmoak iraun bitartean (Real Sociedad Fundazioa, Deustuko Unibertsitatea, EHU, Malen Etxea)
Tokia
Azkoitia, Donostia, Hernani, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Usurbil eta Zarauz
Kolektiboak

Ikasle, irakasle, udaleko teknikari, herritargoarentzat

 


Iraupena

Harremanetarako
SOS Racismo Gipuzkoa

Paseo Zarategi 100, Txara I
Donostia (Gipuzkoa)
tel: 943 321811

Konektatu

Lotutako proiektuak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak