Home > Agenda > URTE BERRI ON AMAZIGH

Agenda

URTE BERRI ON AMAZIGH

Asgas amaynu 2968

Agharasek 2968. Urte Berri Amazigh-a ospatzen du.

Barakaldon bost garren urtez Izaera interkulturaladun ekitaldi hau ospatzen da.

Ekintza askotariko programa Barakaldoko Frontoian.

 

Larunbata, 2018ko urtarrilaren 13a.-Bost garren urtea da Bizkaiako Amazigh komunitatea  bere urte berriko festa edo Asgas Amaynou ospatzen duela, 2968. urtea euren egutegian. Ekimena jai izaera eta izaera kulturala izateaz gain, aldarrikatzailea ere bada, Amazigh herriaren onarpen identitarioa eskatzen bai du. 

Ekimena  Agharas Elkarteak (Agharas, Bizkiako gazte bereberren Elkartea) bere baitan garatzen dituen proiektu anitzen barruan sartzen da, helburua erlazio eta sentsibilizazio interkulturalak sustatzeko espazioak sortzea eta garatzea delarik. 

Barakaldoko Udaletxearen, Sumando Gehituz Federazioaren eta Arrontegiko Mendialde Auzo Elkartearen sostengu eta elkarlanarekin, ekimena hilabete honetako 13an hasiko da Barakaldoko udal Frontoian 17:30etan. Programa, anitza izango da, Haji Ouali, Mix Fashion, Asamr Band talde bereberren parte hartzearekin, Lutxanako Amaia taldeko euskal dantzekin eta Chile Lindoko dantzekin gorpuztuko da, besteak beste. Gainera, txikiek euren espazio propioa izango dute, tailer eta gaztelu puzgarriak eskuragarri izango dituztelarik. Egongela bereber itxurako fotocall bat ere egongo da guztientzako, zeinetan argazkilari profesional batek argazkiak atera eta momentuan entregatuko ditu. Hennako tatuajeak ere egingo dira.

Gainera, gonbidatu guztiek gastronomia den kultura Amazigharen beste parte horretaz ere disfrutatu ahal izango dute. Amaieran tea eta goxoki tradizional bereberrak bananduko dira.

Agharasen inguruko informazioa:

https://www.facebook.com/agharasamazigh/
@agharasamazigh

  • Hasierako eguna eta ordua
    13 Urt 17:30
  • Amaierako eguna eta ordua
    13 Urt 21:00
  • Actividad Gratuita
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia

Harremanetarako

Agharas

Bizkaia

redabereber@hotmail.com

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak