Home > Agenda > Nola landu kulturartekotasuna Bigarren Hezkuntzan. IV Edizioa

Agenda

Nola landu kulturartekotasuna Bigarren Hezkuntzan. IV Edizioa

Honen bidez, "Nola landu kulturartekotasuna Bigarren Hezkuntzan" ikastaro birtualaren laugarren edizioan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Nazioarteko Elkartasunak antolatua eta Bizkaiko Foru Aldundiak lagundua, Bigarren Hezkuntzako ikasleekin edota gazte eta nerabeekin kulturartekotasuna landu nahi duen pertsona orori (bereziki hezkuntza-arloko langileei) laguntzea du xede.

Horretarako, eduki teorikoa eta praktikoa eskaintzen da, eta Bigarren Hezkuntzan kulturarteko jendartea sustatzeko irtenbide praktikoak eraikitzeko hainbat jarduera eta eztabaida-foro proposatzen dira. Ikastaroaren diseinua erraza eta praktikoa da, denbora gutxi izan arren beren burua prestatu nahi dutenentzat ezin hobea.

Ikastaroaren datak: 2023ko martxoaren 7tik – apirilaren 7ra

Izena emateko epea: 2023ko urtarrilaren 24etik – martxoaren 6ra

Iraupena: 45 ordu

Matrikula: 10 euro (gizarte-helburuetarako)

Izena emateko: https://acortar.link/7u29oQ

Informazio gehiago: medioambientesi@sol-inter.org

  • Hasierako eguna eta ordua
    7 Mar 00:00
  • Amaierako eguna eta ordua
    7 Api 23:59
  • Kostua
    10 euro
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Online

Harremanetarako

Solidaridad Internacional

Bizkaia

solidaridad@sol-inter.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak