Kurtso hau hezkuntza eta komunitate-arloetan kultura-aniztasunari eta gizarte-inklusioari buruzko proiektuen kudeaketarekin zerikusia duten profil tekniko ezberdineko profesionalei zuzenduta dago.
Formakuntzak dibertsitatearen kudeaketari ekiteko eta kulturarteko bizikidetzaren eta harremanen elementuei buruzko hausnarketa sustatzeko beharrezko gertatzen diren ezagutza eta gaitasun praktikoak jabetzea erraztu nahi du. Horretarako, kultura-aniztasunaren kudeaketarako funts teoriko eta gogoeta praktiko ezberdinak aurkezten ditu, bai udal-mailan bai hezkuntza-mailan.
Kurtsoak nazio eta nazioarteko mailan entzute handiko aditu ezberdinen irakurketa eta ikus-entzunezko baliabideen konpilazioa eskaintzen du. Halaber, aurkeztutako eskuliburu eta gida praktikoek kultura-aniztasunaren kudeaketaren prozesu berritzaile eta arrakastatsuei buruzko informazio zehatza ematen duten esperientzia eredugarri anitzak aurkezten dute.
Eduki tematikoak:
1. modulua: Kultura-aniztasunaren kudeaketa, XXI. mendeko erronka
2. modulua: Esperientzia arrakastatsuak kulturarteko komunitate-ekintzan
3. modulua: Jardunbide egokiak kulturarteko hezkuntzan Europan
Prezioa:
Ikasleak eta langabeak: 30,00 €
Gainerakoak: 60,00 €
Amalgamako parte-hartzaileak: doan.
Informazioa eta izena-ematea: info@amalgama.eus // 944 360 715 / 662 051 994
Honen arabera sailkatu
Kategoriak