Honen bidez, “Emakumeen Hezkuntza eta Alfabetatzea Ginean” hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu, datorren abenduaren 13an, 18:30etik 20:00etara, Gasteizko El Campillo gizarte-etxean.
Hitzaldiaren xedea da Gineako Errepublikako andre eta neskatilen hezkuntza-eskubideaz mintzatzea, eta ezagutzea zein oztopok galarazten dieten hura egikaritzea, hala nola zein estrategia balia daitekeen hezkuntza-sistema formal eta informala jaso eta alfabetatuak izan daitezen.
Hitzaldia Aminata Diallok emango du, Univérsité Général Lansana Conte de Sonfonia unibertsitateko (Gineako Errepublika) irakasle eta Ikasketa Islamiarretan doktoraturiko lehenengo emakumeak.
Hitzaldia: Emakumeen Hezkuntza eta Alfabetatzea Ginean
Eguna: abenduak 13 (ostirala)
Ordutegia: 18:30 – 20:00
Lekua: El Campillo GE (Erabilera Anitzeko Aretoa 1), Santa Maria kalea 4, Gasteiz
Izena emateko: https://forms.gle/ZnyQTRKNw9RhfXzo7
Informazio gehiago: derechoshumanossi@sol-inter.org / 944792258 (Irene)
*Hitzaldiaren antolatzaileak Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional, Haaly Pular Vitoria eta Mboolo Elkar dira, Gasteizko Udalaren laguntzarekin
Araba
derechoshumanossi@sol-inter.org
Honen arabera sailkatu
Kategoriak