Agentes

Categoría

Administración pública

Dirección

Santa Klara 18, behea

Municipio

Errenteria

Código Postal

20100

E-mail:

Teléfono

662 944 626

Errenteriako Udala

Hiru lan lerro ditu departamentuak:

– Kultura aniztasuna: Errenterian jatorri anitzeko pertsonak bizi dira, besteak beste, kultura, sinismen, tradizio, hizkuntza desberdin askok elkarbizitzen dute. Mosaiko ederra sortzen duen herri eredu anitz eta kulturarteko hau sustatzea da politika publikoen helburua. Alegia, ekintzak eta proiektuak sustatzea, dela zeharlerrotasuna landuaz, dela zurrumurruak, estereotipoak nahiz aurreiritziak ezabatuaz, azken finean interakzio positiboa sortuaz, elkar ezagutza eta aitortza sustatzeko guneak sortzeko, kultur aniztasunaren balio positiboa azaltzeko. Gainera, jatorria edozein izanik ere aukera, eskubide eta betebehar berberak lortzeko bidea egitea garrantzitsua eta azpimarratzekoa da politika lokaletatik abiatuta.

– Giza Eskubideak: Giza Eskubideen sustapena, defentsa eta aldarria lan ildo garrantzitsua da Udalarentzat. Gainera, erreminta gisara ulertzen ditugu Giza Eskubideak, alegia, aitzakia gisara egun gertatzen diren urratzeak ezagutzeko eta herritarrak horien jakitun izateko. Izan ere, egun herritarren edota herrialdeen oinarrizko eskubideen desorekak geroz eta handiagoak dira. Hori dela-eta, egunerokoan estrategia desberdinen bidez horien kontzientzia zabaldu beharra dugu modu kolektiboan tokiko erakundeetatik eragileekin eta norbanakoekin elkarlanean.

– Garapenerako Lankidetza: 1996. urteaz geroztik, Errenteriako Udalak konpromiso sendoa du garapenerako lankidetzarekin. Urte hauetan zehar, gure erakundeak, gizarte zibileko erakundeekin lankidetzan, konpromiso horri erantzun diogu, gure planetako biztanleria-talde ahulenek dituzten arazoak gainditzeko proiektuen bidez, bidezko garapena, autonomoa eta iraunkorra lortzeko. Gainera, dinamika globalen eta tokiko dinamiken arteko harremana gero eta handiagoa dela jakinik, gure gizartearen artean kontzientzia kritikoa sustatzera bideratutako beste proiektu mota batzuk bultzatu ditugu, egungo nazioarteko harreman desberdin eta bidegabeez ez ezik, harreman horien egungo egoeran dugun erantzunkidetasunaz ere jabetuz.

Informazio guztia: https://errenteria.eus/aniztasuna/

Ámbito de actuación:

Kultura Aniztasuna, Giza Eskubideak eta Garapenerako Lankidetza

Lugar de registro:

Errenteriako Udala – Kultura Aniztasuna, Giza Eskubideak eta Garapenerako Lankidetza departamentua

Actividades relacionadas

  • 20 may
  • 00
  • 30 may
  • 23

Errenteria(Gipuzkoa)

Errenteriako Udala

Errenteria 11 Kolore- Edición XI

Actividades culturales

Cada año, con el festival ERRENTERIAN 11 KOLORE, celebramos el Día Internacional de la Diversidad Cultural del 21 de mayo, en sintonía con el carácter de nuestro municipio.

No hay duda de que Errenteria es multicultural y el objetivo del festival es celebrar las diferentes culturas que conviven en el pueblo, generando sinergias y visibilizando el valor positivo de la diversidad.

El programa de este año, que tendrá lugar del 20 al 30 de mayo, con diversas actividades dirigidas a toda la ciudadanía para disfrutar de la diversidad cultural del municipio. A continuación encontrarás toda la información de las iniciativas que componen el programa. Además, encontrarás espacios de interés para la lectura relacionados con la multiculturalidad en la Biblioteca Municipal (Lekuona Fabrika y Aldakonea) entre los días 18 y 30 de mayo.brika eta Aldakonea)

VER DETALLE