Home > Agenda > Hitzaldia: Emakumeak Senegalen aldaketa eta garapeneko agenteak

Agenda

Hitzaldia: Emakumeak Senegalen aldaketa eta garapeneko agenteak

Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional erakundetik EMAKUMEAK SENEGALEN ALDAKETA ETA GARAPENEKO AGENTEAK hitzaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. 

Hitzaldi horretan, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin eta finantzaketarekin, Senegalgo emakumeen giza eskubideak sustatzeko estrategiak eta lana gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen dizuegu, hiru aktibisten eskutik:

Aminata Thiobane. Association des Juristes Sénégalaises-eko abokatua eta ekintzaileak. Aholkularia da Kebemer-eko Boutique de Droites-en, eta doako aholkularitzak eskaintzen ditu familia-zuzenbidean, laguntza legal eta psikologikoan eta emakume eta neskentzako prestakuntzan.

Codou Fall. Bitartekari sozio-sanitarioa, bazkidea eta Kebemer-eko Réseau de femmes activistes-eko lehen presidenteordea.

Nogaye Niang Mbengue. Garapen komunitarioan eta genero-gaietan aditua, Kebemer-eko garapen ekonomiko komunitarioko elkarteen federazioko genero-arduraduna, Nazioarteko Elkartasuna elkarteko tokiko bazkidea.

Moderatzailea:

Jeanne Rolande Dacougna Minkette. Ikertzaile eta aktibista feminista, senegaldarra eta donostiarra.

Non? Egia Kultur Etxea, Donostia

Noiz? Astelehena, 2022ko irailaren 19a, 18:00-20:00

Informazio gehiago: solidaridad@sol-inter.org

  • Hasierako eguna eta ordua
    19 Ira 18:00
  • Amaierako eguna eta ordua
    19 Ira 20:00
  • Actividad Gratuita
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Egia Kultur Etxea

Harremanetarako

Solidaridad Internacional

Gipuzkoa

solidaridad@sol-inter.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak