Home > Agenda > Guatemalan, Guinean eta Kolonbian berdintasunaren aldeko lankidetza

Agenda

Guatemalan, Guinean eta Kolonbian berdintasunaren aldeko lankidetza

Duela urte batzuk hona, Gasteizko Udala lankidetzan ari da hainbat elkarterekin, kooperazio proiektuen esparruan. Erakusketa honetan, Haaly Pular, Solidaridad Internacional - Nazioarteko Elkartasuna eta Asociación Colombia Euskadi elkarteek Guinea Conakry, Guatemala eta Kolonbia munduko hainbat tokitan berdintasunaren alde egiten duten lana erakusten da, Gasteizko lankidetzari esker.

Erakusketan genero-berdintasunaren aldeko lankidetzaren eta emakumeen eta haurren giza eskubideen sustapenaren bidez egiten dituzten ekintzak, jarduerak eta aurrerapenak ikusi ahal izango dira.

  • Hasierako eguna
    25 Mar
  • Amaierako eguna
    23 Mai
  • Actividad Gratuita
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Gasteizko Gizarte Etxeetan

Harremanetarako

Solidaridad Internacional

Araba

solidaridad@sol-inter.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak