Home > Agenda > Diarama Afrika - Online ikastaroa

Agenda

Diarama Afrika - Online ikastaroa

Lagun agurgarriok,

Diarama Afrika -  Sahara hegoaldeko Afrika aberats eta anitz bateri buruzko elkarrizketara  parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Online ikastaro batera, hau azaroaren 17, 19, 24 eta 26an eta abenduaren 1 eta 3an, 19:00 - 21:00 ordutegian izango da (Zoom plataforman).

Diarama Afrikaren helburua Vitoria-Gasteizko herritarrei Saharaz hegoaldeko Afrikako errealitateak hurbiltzea da, eta, horretarako, hausnarketa kritikoa egitea bertako desberdintasunen kausei eta ondorioei buruz, baita arazo globalekin duten loturari buruz ere.


Diarama Afrika programan parte hartzeko izena eman behar da, eta beherago ikus dezakezu programa, edo hemen deskargatu.

Hartzaileak: Afrikan, Giza Eskubideetan eta garapenerako lankidetzan interesa duten guztiak. Gasteizen bizi diren pertsonek eta jatorri afrikarra dutenek izango dute lehentasuna.

Ziurtagiria lortzea: Diarama Afrika 15 orduko ikastaro gisa diseinatu da. Ikastaroa gainditu izanaren ziurtagiria lortu nahi dutenek 6 saioetatik 4tan parte hartu beharko dute gutxienez, eta amaierako lan bat egin beharko dute. Azken lan hori abenduaren 13an entregatuko da gehienez (eskuragarri programan).

Diarama Áfrika Haaly Pular Vitoria, Mboolo Elkar eta Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional elkarteek osatutako partzuergoak antolatzen du, eta Gasteizko Udalak finantzatzen du.


Informazio gehiagorako eta kontsultak egiteko: derechoshumanossi@sol-inter.org


Zure zain gaude!

  • Hasierako eguna eta ordua
    30 Urr 13:29
  • Amaierako eguna eta ordua
    30 Urr 22:00
  • Kostua
    Doakoa
  • Mota
    Online
  • Tokia
    K/ Conde Mirasol 7, 48003 Bilbao

Harremanetarako

Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional

derechoshumanossi@sol-inter.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak