Home > Agenda > Etorkizuneko arkitektura erakusketa

Agenda

Etorkizuneko arkitektura erakusketa

Arraza Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Bilboko Udalak erakusketa bat antolatu du, NET-IDEA (Network of European Towns for Interculturalism, Diversity, Equality and Anti-discrimination) proiektuaren barruan gazteekin egindako kulturarteko komiki-tailerren emaitzekin. Ekitaldia martxoaren 21ean izango da arratsaldeko 17.30etatik 19.30etara, Caritasen EKIN Zentroan (Otxarkoaga, Langaran kalea, 3).

Bilboko Udalak parte hartzen duen Europako proiektu honen helburua da hirien kulturarteko eskumenak indartzea eta gazteen artean kulturen arteko hirietan partaidetza eta eskubideen kontzientzia bultzatzea.

Jarduera erakusketa bat izango da, eta bertan sentsibilizazio-tailerren emaitzak erakutsiko dira, egindako ariketak azaltzen dituen ibilbide baten bidez. Ariketa horiek fanzine inprimatu batean bildu dira. Tailerretan egindako lanen erakusketa tailerretan parte hartzen duten gazteek gidatuko dute, beren komunitateetan aldaketa-eragile gisa duten eginkizuna indartzeko.

Parte hartzera animatzen zaituztegu!

  • Hasierako eguna
    21 Mar
  • Amaierako eguna
    21 Mar
  • Actividad Gratuita
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Otxarkoaga, Langaran kalea, 3

Harremanetarako

Ayuntamiento de Bilbao. Area de igualdad, Cooperacion, convivencia y Fiestas

Bizkaia

inmigracion@bilbao.eus

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak