Diarama Afrika II.edizioa – Saharaz hegoaldeko Afrika aberats eta askotarikoari buruzko elkarrizketak ikastaroaren II. Edizioan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Erdi presentziala izango da, azaroaren 9an, 11n, 16an, 18an, 23an eta 25ean, 19:00etatik 21:00etara. Lehenengo saioa (azaroak 9) Gasteizen izango da, Vital Fundazioaren B Aretoan, eta streaming bidez zabalduko dugu, gainontzeko saioak Zoom plataforma bitartez transmitituak izango dira
Diarama Afrikaren II. Edizioaren helburua da Gasteizko herritarrei Saharaz hegoaldeko Afrikako errealitateen berri ematea, horrela hango desberdintasunen arrazoien eta ondorioen gaineko hausnarketa kritikoa eragiteko, baita mundu-milako arazoekin duten loturaren gainekoa ere.
Diarama Afrikan parte hartzeko, izena eman beharra dago; programa beherago kontsulta dezakezue, edo hemen deskargatu.
Hartzaileak: Afrikan, Giza Eskubideetan eta garapenerako lankidetzan interesa duen pertsona oro. Gasteizen bizi direnek eta afrikarrek lehentasuna izango dute.
Ziurtagiria eskuratzeko: Diarama Afrika ikastaroak 15 orduko iraupena izango du. Ikastaroa gainditu izanaren ziurtagiria lortzeko, 6 saioetatik 4tan parte hartu beharko da, gutxienez, eta ikastaro-amaierako lana egin, zeina beranduenez abenduaren 13an aurkeztu beharko den (xehetasun gehiago programan).
Diarama Afrika Mboolo Elkar, Haaly Pular Vitoria eta Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional erakundeek osaturiko partzuergoak antolatu du, Gasteizko Udalak finantzatuta dago, eta Vital Fundazioaren eta Mauritania Euskadi Elkarte Soziokulturalaren laguntza dauka.
Informazio gehiago eta kontsultak: derechoshumanossi@sol-inter.org
Zuen zain gaude!
Honen arabera sailkatu
Kategoriak