Home > Agenda > IZEN EMATEA “Kaqchikele emakumeak indarkeria matxistaren aurka Guatemalan” Online Hitzaldira

Agenda

IZEN EMATEA “Kaqchikele emakumeak indarkeria matxistaren aurka Guatemalan” Online Hitzaldira

 

“Kaqchikele emakumeak indarkeria matxistaren aurka Guatemalan” online hitzaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, zein azaroak 30 arratsaldeko 18.00etan izango den, esan bezala online eran Zoom plataformaren bitartez.

Saio online honen helburua Sololá-Guatemalako emakume maien genero-indarkeria eta diskriminazio egoerak eta hauei aurre egiteko baliabideak eta estrategiak ezagutzea da. Online topaketa honek, Nazioarteko Elkartasuna – Solidaridad Internacional elkarteak eta haren bazkide den AMLUDIk Bilboko Udalaren laguntzarekin sustatutako garapenerako lankidetza-proiektuetara hurbiltzen gaitu.

Topaketa honetan, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei laguntzeko zentroan lan egiten duten pertsonen eskutik ezagutuko ditugu proiektu horiek, eta Sololá-Guatemalan bertan lan egiten duen gure lankidea izango dugu:

Dalila Salvador: zentroko psikologoa

Yuri Ajcalon: Koordinatzailea esku-hartzean

2019ko abenduan egindako Reye’b’al dokumental txikia ikusiko dugu, eta AMLUDI, CPDL eta Solidaridad Internacional gobernuz kanpoko erakundeek Sololá departamenduan (Guatemala) egindako lana erakusten du. AMLUDIko lankideen esku-hartzearekin jarraituko dugu, eta, amaitzeko, galdera-sorta izateko aukera izango dugu, airean geratu diren galdera guztiei erantzun ahal izateko.

Izena eman ondorengo estekan: IZEN EMATEA

Informazio gehiago eta kontsultak: medioambientesi@sol-inter.org / 944792258

Bilboko Udalaren sostenguarekin

  • Hasierako eguna
    25 Aza
  • Amaierako eguna
    30 Aza
  • Actividad Gratuita
  • Mota
    Online
  • Tokia

Harremanetarako

Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional

derechoshumanossi@sol-inter.org

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak