Home > Agenda > Migrazioa eta Babesa. Europako sestra bikoitza?

Agenda

Migrazioa eta Babesa. Europako sestra bikoitza?

Datorren maiatzaren 10ean, 18:30etatik aurrera, Getxo Elkartegian itxarongo zaitugu Europar Batasuneko migrazioak eta babeslekuak gaur egun bizi duten egoeraz hitz egiteko.

Aurreko egunean, hain zuzen ere, Europaren Eguna ospatuko da (maiatzak 9), Schumann Adierazpena gogora ekartzen duena, bakearen eta Europan pertsonen balioak eta eskubideak sendotzearen aldeko prozesu itxaropentsua bultzatzen zuen keinua. Bizitzen ari garen egoeran, adierazpen hau holograma bitxi bat baino ez zaigu iruditzen, EBren atarian gerra bat baitago.

Horri buruz hitz egin ahal izateko, hitzaldi hau antolatu dugu. Bertan, lehen lerroan lan egiten duten eta ikuspegi juridiko, herritar eta sozialetik ikuspegi kritikoa eman dezaketen hiru erakundetako ordezkariak izango ditugu:

- Javier Galparsoro, Zehar Errefuxiatuekin elkarteko presidentea
- Boutaina El Hadri, #DirectivaMigraParaTodas kanpainaren bozeramailea
- Asier Arpide, Pertsonaldeko Proiektuen zuzendaria

Izena eman dezakezu 636644671 telefonora deituz, info@ecivis.eus helbidera mezu elektroniko bat idatziz edo hurrengo estekan.

  • Hasierako eguna
    10 Mai
  • Amaierako eguna
    10 Mai
  • Actividad Gratuita
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Getxo Elkartegia

Harremanetarako

eCivis, asociacion para la promoción de la ciudadanía activa

Bizkaia

info@ecivis.eus

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak