Home > Agenda > GURE LURRA, KULTUREN ARTEKO BEGIRADA

Agenda

GURE LURRA, KULTUREN ARTEKO BEGIRADA

“GURE LURRA, KULTUREN ARTEKO BEGIRADA” ekimena Ongi Etorri Eskolara udal-proiektuaren ideia bat da. Artea, hausnarketa eta aniztasuna uztartuz, gure hiriko kultura-aniztasunari ikusgarritasuna eman nahi dio, eta bertan bizi diren pertsonen artean kulturartekotasuna sustatu. Kultura-aniztasunaren inguruan eta arrazakeriaren aurka lan egiten dugun Donostiako 6 elkarte eta erakundeek ekimenean parte hartu dugu. Jatorri desberdineko Donostiako 6 argazkilari dira argazkierakusketaren protagonistak, eta Lehen Hezkuntzako 7 ikastetxeetako ikasleak dira instalazio artistikoaren sortzaileak. 

MAIATZAK 20 DONOSTIAKO BULEVARREAN:

Prozesu artistiko honen azken emaitza Boulevardeko kioskoan ikusgai dagoen artelan kolektibo
honetan gauzatzen da: argazki erakusketa eta haurrentzako instalazioa. Donostian kultur
aniztasunarekin eta arrazakeriaren aurka lan egiten duten 17 elkarteen informazio guneak izango
dira arratsaldean.

  • Hasierako eguna
    20 Mai
  • Amaierako eguna
    20 Mai
  • Actividad Gratuita
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    BULEVAR DONOSTIARRA

Harremanetarako

Ongi etorri eskolara ( elkarrekin kooptxiki)

Gipuzkoa

elkarrekin.kooptxiki@gmail.com

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak