Home > Agenda > Gure auzoetan bizikidetza ehuntzen: Kulturartekotasunerako tresnak eta gakoak (12 ordu)

Agenda

Gure auzoetan bizikidetza ehuntzen: Kulturartekotasunerako tresnak eta gakoak (12 ordu)

Kulturartekotasunaren ikuspegiak badarama denbora pixka bat gure artean. Hala ere, ikuspegi hori, badirudi ez dugula oso ondo ulertu; are gutxiago aplikatu. Ez gara jai-espazioak ospatzetik edo sukaldaritzari lotutakoetatik harago joan.

Ikuspegi horren azterketa kritikoa egingo dugu gure esperientzietatik, auzoetatik, herrietatik eta bizilekuetatik eta gizarte-eragile lanetan aritzen garen lekuetatik abiatuta. Jakintzat ematen ditugun kontzeptuez arituko gara eta ondoren, tresna metodologikoak eztabaidatuko ditugu praktika lantzeko.

•Kultura? Etnia? Arraza?... eta klase soziala? Kontzeptuak argituko ditugu.•Kulturartekotasuna aniztasuna kudeatzeko proposamen soziopolitiko gisa: oinarriak, elementuak eta baldintzak.•Herritarren bizikidetza, kulturartekoa: tresna metodologikoak.•Aplikazio-eremuak: hezkuntza, bitartekaritza, politika publikoak eta abar.

  • Hasierako eguna
    4 Ots
  • Amaierako eguna
    14 Ots
  • Kostua
    45€
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Bolunta

Harremanetarako

Andrea Ruiz

Bizkaia

andrearuizbalzola@gmail.com

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak