Home > Agenda > World kafea. JAR DEZAGUN BIZITZA ERDIGUNEAN

Agenda

World kafea. JAR DEZAGUN BIZITZA ERDIGUNEAN

Emakumeen Nazioarteko Eguna dugun martxoaren 8aren harira, aurten ere
kalera irtengo gara Algortan igandean, *martxoak 12.*

*“Zer gura dut? Zer behar dut? Jar dezagun BIZITZA erdigunean”* gai
hartuta, berbetan jardun nahi dugu, munduko emakumeok, zeren "behargure"
garen partekatu.

Gainera, beste inoiz ere egin dugun bezala txokolatea eta kafea eroango
ditugu, barruan berotu eta askatuz, musika lagun, hitz egiten eroso
sentitzeko.

Zerbait egin edo ekarri behar duzuen galdetzen duzuenoi, gura baduzue
ekarri txokolate/kafeak laguntzeko zerbait. Zuek etortzea nahikoa da
guretzat. Nahi duzuen bezala. Dena da ondo etorri eta hartua.

*10:30ean* bilduko gara plazan, agerraldi-ekitaldia atontzen. *11:00etan*
hasi nahi genuke.

Eskertuko genizueke etortzekoak bazarete izena ematea, lekua eta
baliabideekin hobeto asmatzeko. Bestela ere etorri lasai.

Animatu!

  • Hasierako eguna
    12 Mar
  • Amaierako eguna
    12 Mar
  • Kostua
    Doakoa
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Txiki Otaegi Plaza

Harremanetarako

Asociación Mujeres con voz

Bizkaia

asociacionmujeresconvoz@gmail.com

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak