Home > Agenda > Eta zuk zer ikusten duzu? Musika eta Zure Begirada

Agenda

Eta zuk zer ikusten duzu? Musika eta Zure Begirada

Getxoko eCivis elkarteak, Emakumusik eta Let 's Dance elkarteekin elkarlanean, Getxoko herritarrak gonbidatzen ditu Musika eta Zure Begirada proiektuaren emaitzak aurkeztera, datorren asteazkenean, otsailaren 23an, 18: 00etan, Getxo Elkartegian (Ogoño 1, Areeta)


Musika eta Zure Begirada 2021ean eta 2022ko lehen bi hilabeteetan garatu da, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailaren laguntzarekin. Ekimenaren helburua da 12 eta 16 urte bitarteko nerabeei zuzendutako musikako genero-estereotipoen hausnarketa eta azterketa bultzatzea. Bizkaiko 10 bat gazte-erakunderekin lankidetzan, eta dinamika malgu, ludiko eta parte-hartzailearekin, ehun nerabe baino gehiagorekin lan egin da mikroindarkeriekin, musikan eta, oro har, musikaren sektorean dauden estereotipoekin lotutako gaien inguruan.

Otsailaren 23an, asteazkena, eCivisek lan honen emaitzak eta ondorioak aurkeztuko ditu ekitaldi parte-hartzaile eta dinamiko batean, Afrika Bibang abeslari getxotarraren musika emanaldiarekin.

Sarrera doakoa da lekua bete arte, baina bertaratuko zarela baieztatzea eskatzen dizuegu 636644671/620237036 telefonora deituz edo info@ecivis.eus  helbidera idatziz.

  • Hasierako eguna
    23 Ots
  • Amaierako eguna
    23 Ots
  • Actividad Gratuita
  • Mota
    aurrez aurrekoa
  • Tokia
    Getxo Elkartegia (Ogoño 1, Areeta)

Harremanetarako

eCivis, asociacion para la promoción de la ciudadanía activa

Bizkaia

info@ecivis.eus

Loturak



Irudien galeria

Agiriak

Honen arabera sailkatu

Kategoriak