Haurralde Fundazioak eta Afganistango Emakumeen eta Neskatoen Giza Eskubideen Aldeko Plataformak, UPV/EHUko Psikologia Fakultatearekin batera, urteroko ikastaro hau antolatu dute, genero-indarkeriei, arrazakeria egiturazkoari eta Iranen zein Afganistango giza eskubideen urraketei buruz hausnartzeko, ikuspegi feminista, antirrazista eta intersekzional batetik.
Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako Maleta Antirrazista: Ahalduntzea, Aniztasuna eta Giza Eskubideak proiektuaren esparruan, ikastaroak Iran eta Afganistango adituak izango ditu, generoen araberako apartheidaren eta errepresio iraunkorraren aurrean analisiak, esperientziak eta erresistentziarako estrategiak partekatzeko.
Martxoaren 20a, osteguna – Euskara Multi taldea
10:00 – 11:40
2.2 Gela · Ignacio M. Barriola Ikasgelategia (UPV/EHU)
Gaia: Generoen araberako apartheida eta giza eskubideak. Eztei behartuak eta erresistentzia feminista.
Hizlariak:
• Nilufar Saberi – Giza eskubideen aldeko ekintzaile irandarra eta Emakumea, Bizitza, Askatasuna taldeko bozeramailea (Madril).
• Manizha Ahmadzai – Afganistango errefuxiatu ginekologo medikua (titulua Espainian homologatua).
Martxoaren 21a, ostirala – Gaztelania taldea
11:00 – 12:40
2.3 Gela · Ignacio M. Barriola Ikasgelategia (UPV/EHU)
Gaia: Trauma soziala, ukatutako eskubideak eta emakume irandarren erresilientzia.
Hizlariak:
• Ryma Sheermohammadi – Iranen egoera, giza eskubideak eta emakumeen eskubideak aztertzen aditua.
• Manizha Ahmadzai – Afganistango errefuxiatu ginekologo medikua.
Informazio gehiago: ong@haurraldefundazioa.org