Batu Amalgamara

Nork har dezake parte?

Euskadin kulturartekotasunarekin, gizarte-inklusioarekin eta kulturaniztasunarekin konprometitutako gizarte-, hezkuntza- eta erakunde-eragileek parte hartu dezakete.

 

Izaera ezberdinetako erakunde publiko zein pribatuak dira ekimen honen parte: gizarteko eta hezkuntzako erakundeak, etorkinen elkarteak, ikastetxeak eta zentro akademikoak (publikoak zein pribatuak), unibertsitateak eta administrazio publikoak, besteak beste.

 

Helburua amankomuna da: elkarrekin lan egiten dugu kulturartekotasunaren alde.

Zergatik parte hartu?

Amalgaman erregistratzeak kulturarteko informazioa eta esperientziak partekatzeko eta eskuratzeko aukera emango dizu, prestakuntza erraz eta merke jasotzeaz gain.

 

Parte hartzen duten erakundeek doako prestakuntza jasotzeko aukera dute urtero.

Zure proiektuak zabaldu ahal izango dituzu eta jardueren, kanpainen, materialen eta esperientzien agenda hedatu ahal izango duzu.

 

Zure erakunderako profesionalen edo boluntarioen eskaintzak ere argitaratu ahal izango dituzu, hautagai gehiagorengana iristeko. 

Gure taldeak zure erakundearen informazioa herritarrekin partekatzen du, kanal digital propioen bidez: sare sozialak eta hileroko buletina, zure ekimenen irismena eta inpaktua areagotzeko. 

Erakundeen arteko ezagutza, trukea eta lankidetza errazten duten prestakuntzetan, seminarioetan eta jardunaldi teknikoetan parte hartu ahal izango duzu.

 

Aukera ezin hobea da beste erakunde batzuk egiten dutena ezagutzeko, ikaskuntzak partekatzeko eta kulturartekotasunari buruzko ideia berriekin inspiratzeko. 

Nola parte hartu?

Gizarte-eragile gisa har dezakezu parte, zure erakundea plataforman erregistratuta. Izena ematean, eremuak bete beharko dituzu gainontzeko erakundeei eta herritarrei zure proiektu soziala, jarduerak eta materiala aurkezteko.