ERAGILEAK

Ezagutu Amalgamaren parte diren erakundeak.

 

Euskadi inklusiboagoa eta kohesionatuagoa eraikitzen dute elkarrekin, jakintzak partekatuz, proiektu eraldatzaileak sustatuz eta sareko lana indartuz.

Iragazkiak

Gure komunitatearen parte izan nahi duzu?

Ezagutu nola parte hartu Amalgaman eragile gisa


23 agentes

Auzoak Abian Kulturarteko Eskuhartze Komunitarioko Lan Taldea

  • Bizkaia
  • 946 03 49 24 - 688 80 45 69
  • ici_bilbao@gazteleku.org
Egitasmoa 2014an jarri zen abian Estatuko beste 39 zonaldetan bezala, kasu honetan La Caixa Gizarte Ekintza, Bilboko Udaletxea eta Gazteleku Garapen Komunitarioko Elkartearen eskutik. Egitasmoaren bitartez aukeratutako zonaldean gizarte eskuhartzean metodología berritzaile bat indarrean jartzea bultzatzen da, komunitateko protagonista desberdinei (herritarrak, baliabide teknikoak eta instituzioak) errealitatearen analisi bateratu bat adostea, etorkizuneko erronka komunak eta zehaztutako […]

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

Bagera Elkartea

  • Gipuzkoa
  • 943005074
  • bagera@bagera.eus
1991ko abenduaren 14ean BAGERA, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea sortu zen, Donostiako euskaltzaleen ahaleginak bildu eta euskararen normalkuntzarako ekimenak bideratzeko. Euskaraz bizi eta euskarari bizia ematea da BAGERAren azken helburua. Honetarako elkarlana, zabaltasuna eta aniztasuna ditu ezaugarri nagusiak.

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

Banaiz Bagara Elkartea

  • Gipuzkoa
  • 943 331 455 – 645 733 818
  • komunikazioa@euskaraplus.eus
Banaiz Bagara elkartea 2009an sortu zen Urnietan, gure gizartean jatorri ezberdinetako pertsonen artean euskaraz bizitzeko aukera gehiago sortzeko, pertsona gehiagorentzat. Azken sei urte hauetan hamaika herritan egin dugu lan, kultura, kirola, musika, elkar ezagutza eta lan mundurako gaitasunen hobekuntza landuz.

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

Barañáingo Udala

  • Nafarroa
  • 948199870
  • inmigracion@baranain.com
Migratzaileei arreta emateko udal zerbitzua

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

Bilboko Hezkuntza Fakultatea (UPV/EHU)

  • Bizkaia
  • 946014577
  • leire.darretxe@ehu.eus
Bilboko Hezkuntza Fakultatea (UPV/EHU), 1980an sortua, ikerketarako unibertsitate publiko bat da, globalizazioaren erdian ezagutza sortzen eta zabaltzen duena, eta, aldi berean, lotura sendoak ditu euskal kulturarekin. Eduardo Chillida artistak bere logotipoan eta José María de Iparraguirreren "Gernikako arbola" ("El árbol de Gernika") abestiaren bertso batean sinbolizatua, bere misioa "EMAN TA ZABAL ZAZU" (MUNDUAN FRUITUA) lanean […]

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

Bizkaiko Foru Liburutegia

  • Bizkaia
  • kulturjarduerak@bizkaia.eus
Bilboko Zabalgunean bertan kokatua, Foru Liburutegia ondareko liburutegi bat da, jagoteko zerbitzu publikorako bokazioa duena. Eginkizun nagusietako bat du Bizkaiko argitalpen-produkzioa, gure lurraldeaz diharduena, jagon eta zabaltzea. Bere funtsetan sartzeko, Liburutegiak gela barruko irakurketa zerbitzua eskaintzen du, goiz eta arratsaldeko etengabeko ordutegian. Ia 300.000 alez osatutako bilduma dauka gaur egun, eta hauetako batzuk eskuragarriak dira, […]

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

Eibarko Udala Gizartekintza

  • Araba
  • 943708440
  • immigrazioa@eibar.eus
Inmigrazioa eta kulturartekotasuna nazioarteko lankidetza

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

Ekin Emakumeak

  • Gipuzkoa
  • 943798370
  • emakumeak@ekinemakumeak.eus
Ekin Emakumeak elkartea emakumeen boteretzerako guneen sorrera ahalbidetzea du helburu, aukera eta eskubide berdintasunaren alde lan eginez, kulturartekotasuna eta elkarbizitza sustatuz eta euskara batzen gaituen elementu gisa erdigunean jarriz.

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

Ellacuria Fundazioa

  • Bizkaia
  • 944465992
  • beatriz@fundacionellacuria.org
 Herritartasun inklusiboa: partidetza eta eskubideen eremua handitzea Pertsona guztiok aintzat hartu gaitezen, eta hiritarmoduan onartuak izan gaitezen lan egiten dugu. Hiritartasun hau zenbait gauza suposatzen ditu: eskubideen onarpena, nazionalitate edo egoera administratiboari lotuak ezin direna egon; besea eta komunitatearenganako joakera arduratsua; eta honen ondorioz, komunitatearen talde eraikuntzan parte hartzeko aukera, gizartearen zati bat izatearen sentimendua garatzen duena, beste nortasun ezaugarri […]

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

Emun

  • Gipuzkoa
  • 943 711 847
  • ainhoa@emun.eus
1997an Emun sortu genuenetik, Euskal Herriko gizartearen garapenaren alde lan egin dugu, euskararen egoera normalizatzeko misioa gure eginez. Hamarkada bi geroago, gizarteak gaur egun dituen beharrei erantzuteko esperientzia eta lanabesak ditugun jakitun, arazo sozialen aurrean gaur egungoak baino eraginkorragoak, iraunkorragoak eta bidezkoagoak diren eta gizarte osoarentzako balioa sortzen duten irtenbide berriak eman nahi ditugu. Migrazio […]

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

Fundación ADRA

  • Araba
  • 945257575
  • vitoria@adra-es.org
ADRA 1978tik estatu-mailan lanean diharduen Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea da. Osotara 120 herrialde baino gehiagotan dagoen ADRA Nazioarteko Sarearen kide da. ADRAren eginkizuna emakume eta gizonen gaitasunak hobetzen laguntzea da, horien bitartez beraien beharrak ase ditzaten. Hori dela eta, ADRAk Zentro bat du Gasteizen; etorkinei laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko helburua duen zentroa, alegia.

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokia

  • Bizkaia
  • 946018275
  • info@ikuspegi.eus
Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokiak 2004. urtean hasi zuren bere ibilbidea. Urte hauetan zehar, gauza ororen gainetik, EAEko atzerriko immigrazioaren alorrean ikerketa-tresna publikoa eraikitzea izan du helburu nagusi.

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

Jatokin Al-Nahda Elkartea

  • Gipuzkoa
  • 943507747
  • jatorkin@gmail.com
Etorkin magrebiarrak gizarteratzeko elkartea da, elkartearen egoitzak Tolosan eta Donostian daude. Bere jarduera eremua Gipuzkoa osoan banatuta dago, Donostia, Errenteria, Goierri eta Tolosa dira lan gehien egiten diren herriak. Nolanahi ere, Jatorkin Al-Nahda bere jarduera-eremua Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako lurraldeetara zabaltzeko lanean ari da. Elkartea, gehienbat, jatorri magrebirra duten kideek osatzen dute, nahiz eta, mistoa den horretan bertako pertsonek […]

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

KOKUK Kokurrikular Proiektuak

  • Araba
  • 653744693
  • info@kokuk.org
Gizarte-heziketako Esku-hartzerako Elkartea, gizarte-bazterkerian diren edo izateko arriskuan diren haur eta neraberen arreta zuzenean espezializatutako langile eta hezitzailez hornitutako talde batek osatzen duguna. Gure helburua, heziketak ezinbestez berritu behar duen garai honetan, hezkuntza formalaren, ez formalaren eta informalaren arteko mugak nolabait ezabatzea da Gizarte-heziketako Esku-hartze Programa Kokurrikularrak (GHEPK) konfiguratuz eskolarako balio erantsi modura, errendimendu handia duen […]

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

Lekeitioko Udala. Gizarte Zerbitzuak

  • Bizkaia
  • 946034100
  • agurtzane-ongintza@lekeitio.eus
Kulturen arteko elkarbizitzarako talde batzorde bat dugu, guztion parte-hartzeari irekia. Hilero biltzen den talde zabala da.

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

Matiz Elkartea

  • Bizkaia
  • 944 360 715
  • info@asociacionmatiz.org
Gure elkarteak dagokien garaiko arazoekin engaiatuta dauden herritarrak nahi ditu, gogoetazaleak eta kritikoak diren herritarrak, era horretan, bizikidetza arduratsua, aktiboa eta engaiatua lortu ahal izateko, ekonomia-, jendarte- eta ingurumen-arloko garapen iraunkorraren esparruan. Hona hemen zein den MATIZ elkartearen zeregina: “herritarrek ekonomia, jendarte eta ingurumeneko arazoak eztabaida ditzaten sustatzea, zentzuzko kritika eta tolerantzia erabiliz, eta, dauden baliabideak mugatuta […]

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

MunduBerriak – Por un desarrollo intercultural

  • Bizkaia
  • munduberriakelkartea@gmail.com
MunduBerriak elkartea  irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta, borondateak, esperientziak eta ezagutzak batuz, pertsonen bizi-baldintzak hobetzea, kulturartekotasuna bizikidetzaren printzipio gisa sustatzea eta garapen kapitalistaz haraindiko alternatiben alde lan egitea du helburu. Giza eskubideen eta emakumeen ahalduntze sexualeko prozesuen ikuspegitik, sexu-eskubideak bultzatzen ditugu, indarkeria matxistei, oro har, eta indarkeria sexualari, zehazki, aurrea hartzeko eta horietan esku hartzeko. […]

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

Ongi etorri eskolara ( elkarrekin kooptxiki)

  • Gipuzkoa
  • elkarrekin.kooptxiki@gmail.com
“Ongi etorri eskolara”, kultura artekotasuna osotasunean lantzen duen proiektu bat da: gelan, eskolan, familiekin eta auzoan edo herrian.Gelan eta ikastetxean kultura artekotasunaren ikuspuntua lantzen du,   eskola komunitatea, eskola osatzen duten kultura guztiak balioztatzearen garrantziaz, sentsibilizatuz. Aldi berean, kultura guzti hauek euskarara eta euskal kulturara gertura daitezen lan eginez. Kultura aniztasuna, bai eskolarako bai auzo edo […]

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

Ordizia Kolore

  • Gipuzkoa
  • 943889807
  • aniztasunaordizia@izanzentroa.eus
Aniztasunaren kudeaketa eta jatorri ezberdinetako herritarren arteko elkar ezagutza sustatzeko espazioak sustatzen dira.

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

Plataforma-Ongi Etorri Errefuxiatuak

  • Bizkaia
  • bizkaiaongietorrierrefuxiatuak@gmail.com
Bizkaiko biztanleria sentsibilizatzea errefuxiatuek bizi duten dramaren gainean, pixkanaka jendarte solidarioagoa sortzeko, gure garai historikoko arazo handiak sumatzeko gai eta hainbat konpromiso pertsonal eta kolektibo bere gain hartzeko prest.

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

Tolosaldea Garatzen garapen agentzia

  • Gipuzkoa
  • 943654501
  • migrazioa@tolosaldea.eus
Tolosaldeko biztanleen arteko bizikidetzan aurrerapausoak emateko, bai Tolosaldean bizitza osoa daramaten zein iritsi berri eta iritsiko diren pertsonen artean,  Tolosaldea Garatzen-eko immigrazio saila, migrazio eta aniztasunarekin lotutako gaien eskualdeko kudeaketa eta eragile ezberdinen arteko koordinazioa bultzatzen ari da. Horrela, dugun aniztasuna ahalik eta  egokien kudeatzeko,  Tolosaldean bizi diren jatorri ezberdinetako pertsonen buruzko datuak eguneratzen, immigrazioan […]

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

ZAS! Zurrumurruen Aurkako Sarea

  • Gipuzkoa
  • (+34) 943 321 811
  • sosantirrumores@gmail.com
Hainbat eragile sozial eta instituzionalek osaturiko sarea gara, gizarte eraldaketarako estrategia bat aurrera eramateko, giza eskubideen eta kulturartekotasunaren aldeko eta arrazakeriaren aurkako ikuspegitik. Pertsona etorkinei buruzko zurrumurru oinarri gabeek, estereotipo ezkorrek eta aurreiritziek intolerantziaren diskurtsoa elikatzen dute, eta luzarora ezin haztegi hobea dira desberdintasuna, gizarte zatiketa eta diskriminazioa ereiteko. Eragin egin behar da pertsonen eta […]

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO

Zubideiak Gune Irekia

  • Bizkaia
  • 674345756
  • zubideiak@gmail.com
Zubideiak Gune Irekia: Euskaraz, aniztasunaz eta bizikidetzaz hitz egiteko gizarte elkarrizketa.

IKUSI INFORMAZIO GEHIAGO