Agenda

Novisi Elkartea (Asociación Fraternidad entre Togo y Euskadi)

Coste

Gratis / Dohainik

Fecha inicio

06/11/2026 11:00

Fecha fin

08/11/2026 23:00

Dirección

PLAZA REKALDE

Código Postal

48002

Modalidad

Pertsonalki

Enlace

AFRIKARTE BILBO 2026

AFRIKARTE – Afrikako Kultur Azokak 2026an ospatuko du bere VIII. edizioa, azaroaren 6, 7 eta 8an Bilboko Errekalde Plazan, Afrikako kultura aniztasuna herritarrei hurbiltzeko topaketa, partaidetza eta elkarbizitzarako espazio ireki gisa.

AFRIKARTE AFRIKARTE Partzuergoak bultzatzen du, Novisi Elkarteak, Follow The Party Kultur Elkarteak eta Karityöbö Africa en Género GKEak osatzen dutena. Erakunde horiek beren gaitasunak eta esperientzia batzen dituzte kulturartekotasunaren, bitartekaritza kulturalaren, berdintasunaren, parte-hartze sozialaren eta ekoizpen kulturalaren arloetan.

AFRIKARTEren helburua da afrikar eta afrikar ondorengoen eta euskal gizarte osoaren arteko elkar ezagutza bultzatzea, afrikar kulturen aberastasuna eta aniztasuna balioan jarriz eta estereotipoak, arrazakeria, xenofobia eta beste diskriminazio modu batzuk prebenitzen eta borrokatzen lagunduz.

Kultura, identitatea, aniztasuna eta komunitatea ardatz hartuta, programazioak Afrikako artisautzaren merkatua, moda desfilea, gastronomia, musika eta perkusioa, antzezpen eszenikoak, kulturarteko tailerrak, familientzako jarduerak, zinema afrikarra eta elkarrizketa eta hausnarketa espazioak uztartzen ditu.

VIII. edizioak, gainera, memoria, duintasuna, erreparazioa, giza eskubideak eta berdintasuna izango ditu ardatz, eta artea eta kultura erabiliko ditu gizartea sentsibilizatzeko, aitortzeko, parte hartzeko eta eraldatzeko tresna gisa. Programazioak arreta berezia eskaintzen die emakumeen, gazteen eta komunitate migratzaile eta arrazializatuen esperientzia eta ekarpenei, kultura, genero eta intersekzional ikuspegitik.

Horrela, AFRIKARTE 2026 kultur azoka bat izateaz gain, topaketarako eta elkarbizitzarako gune komunitario bat ere bada, non belaunaldi, jatorri eta errealitate ezberdinetako pertsonek ezagutzak, adierazpen artistikoak eta esperientziak partekatu ditzaketen, kulturen arteko elkarrizketa eta gizarte kohesioa sendotuz.