KOMUNITATE-ANTOLAKUNTZAKO PROZESUAK SENDOTZEKO ESPERIENTZIAK AUZO ETA HIRI-KOMUNITATE HERRIKOIETAN
@lumaltik_herriak elkartearekin lankidetzan, datorren asteartean, 11:00etan, Guatemalako ekintzaile komunitarioei harrera egingo diegu, eta haiekin topaketa, elkarrizketa eta esperientzien trukerako espazio bat partekatuko dugu.
Beraien bizipenak, komunitateen errealitateak, aurrean dituzten erronkak eta beraien eskubideak defendatzeko eta komunitate justuago, berdinzaleago eta solidarioagoak eraikitzeko bultzatzen dituzten estrategia kolektiboak gertutik ezagutzeko aukera izango da.
Topaketa honen bidez, elkar entzuteko eta ikasteko gune bat sortu nahi dugu, esperientziak partekatzeko, laguntza-sareak sendotzeko eta hainbat lurraldetan borroka komunitarioek duten garrantzia aitortzeko. Izan ere, ezagutzak eta esperientziak partekatzeak begirada berriak eraikitzen, aliantzak sortzen eta elkarrekin ibiltzen laguntzen digu.
