Eragileak

Kategoria

Fundazioa

Helbidea

Calle Padre Lojendio 2, 1º derecha

Udalerria

Bilbao

Posta-kodea

48008

E-mail:

Telefonoa

944465992

Ellacuria Fundazioa

 Herritartasun inklusiboa: partidetza eta eskubideen eremua handitzea

Pertsona guztiok aintzat hartu gaitezen, eta hiritarmoduan onartuak izan gaitezen lan egiten dugu. Hiritartasun hau zenbait gauza suposatzen ditu: eskubideen onarpena, nazionalitate edo egoera administratiboari lotuak ezin direna egon; besea eta komunitatearenganako joakera arduratsua; eta honen ondorioz, komunitatearen talde eraikuntzan parte hartzeko aukera, gizartearen zati bat izatearen sentimendua garatzen duena, beste nortasun ezaugarri batzuk baino sakonago.

Errealitatean etorkinen bizitzan bazkerketa bikoitza pairatzen da: eskubideengandik eta “gu geu” handi baten parte izatearengandik. Hiritartasunaren eremua zabaltzea, gero eta jende gehiago besarkatzeko, persona guztien eskubideak indartzeko laguntzen du.

Horregatik, partaidetza sustatzen duen eta eskubide gehiago dituen mundu bat lortzeko lan egiten dugu. Eotrkinak diren pertsonengandik hasten gara, beraiek bait daude eskubideetatik kanpo. Eta hemendik, pertsona guztik beraien aniztasunean barneratzen dituen gizarte baten alde jartzen gara.

Honek bi eratako begirada eskatzen digu: alde batetik, harremanen aldetik, hurbil dagoenaren partaidetza eta barneratzea eskatzen diguna; eta bestetik, begirada estrukturala, gizartera eta eremu publikora bultzatzen diguna, kontzientzia soziala eragiteko, eta politika publikoak eskatzeko.

Aniztasun positiboa: elkar bizitza negoziatzea

Aniztasuna edozein gaur egungo gizartean ematen da, ez da migrazioaren ondorioa. Gure historiaren zati bat da ere. Personen mugikortasuna eta migrazio prozesuek bi eragin izan dituzte: alde batetik, aniztasuna aberastu eta handitu; eta bestetik aniztasun hori modu onean, positiboan eta justoan kudeatu behar dugula. Beti egon bait da, eta beti egongo da.

Uste dugu aniztasunaren kudeaketa egokia hiritargoaren ideiarekin lotuta dagoela. Kudeaketa egoki hau suposatzen du: hiritartasunaren onarpen zabala eta irekia; eskubideen onarpena; ezaugarri kulturalen pisua txikitzea; taldeen aniztasuna onartzea; eta elkar bizitza kudeatzeko baliobide, botere eta ahalmen berdinak.

Jarduera-eremua:

Convivencia intercultural. Diversidad cultural y religiosa

Erregistro-lekua:

Bizkaia

Lotutako jarduerak

  • 28 aza
  • 9
  • 28 aza
  • 14

Donostia(Gipuzkoa)

Ellacuria Fundazioa

JARDUNALDIA: “Erlijioa eta espiritualtasuna euskal gizartean. . Berdintasuna, bizikidetza eta komunitate-eraikuntza”

Informazio eta/sentsibilizazio-jarduerak

Eusko Jaurlaritzako Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldien arteko Elkartasun Zuzendaritzarekin batera antolatu dugun jardunaldi hau datorren azaroaren 28an, larunbata, izango da Donostiako Tabakaleran. Sinesmen, espiritualtasun eta konbikzioen aniztasuna euskal gizartearen egiturazko errealitatea da. Erlijio ezberdinetako pertsonak eta erlijiorik gabeak elkarrekin bizi gara familietan, auzo eta herrietan, eskoletan, lantokietan eta espazio publiko zein komunitarioetan. Nola eraikitzen dugu berdintasunezko bizikidetza eta zerk ahalbidetzen digu komunitatea egitea gure ezberdintasunetatik abiatuta? Espazio hauek partekatzeak gizarte osoari eragiten diguten aztergaiak mahaigaineratzen ditu: aitortza, nortasuna, bideko tratua eta parte-hartzea. Jardunaldi honen bidez, galdera horiek arakatzera, esperientzia zehatzak ezagutzera eta bizikidetasuna zeharkatzen duten aukera, dilema zein ezberdintasunen inguruko begiradak partekatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Topaketa, elkarretaratzea eta komunitatearen eraikuntza zerbaitek errazten duen hausnartzeko baliatuko dugu, baita Euskadin erlijio-arteko elkarrizketa sustatzeko ere, betiere erlijio eta kontzientzia askatasunari zor zaion errespetutik. Horretarako, nazioartean ospe handia duten Lori G. Beaman (Ottawako Unibertsitatea) eta Maria del Mar Griera (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) soziologoen hitzaldiak izango ditugu. Ondoren, mahai-inguru bat egingo dugu komunitate-esperientziei buruz, eta bertan parte hartuko dute Joseba Ossak (Zumaiako GUNE erlijio-arteko elkarrizketa elkartekoa), Palmira Dualek (Irungo Kera emakume ijitoen elkarte feministakoa), Jon Mentxakatorrek (Mondragon Unibertsitatekoa) eta Sundus El Farahi (erizaina eta Ellacuría Fundazioko erlijio-arteko elkarrizketa taldeko kidea). Topaketari amaiera emateko, erlijio eta konbikzio arteko ospakizun bat egingo da, Ellacuría Fundazioko gazteen Erlijio-arteko Elkarrizketa Taldeak koordinatuta. Ez ezazu galdu! Data: 2026ko azaroaren 28a, larunbata Ordutegia: 09:30etik 14:00etara Tokia: Tabakalera, Donostia (Prisma aretoa, sarrera Andre zigarrogileen plazako 1. zenbakitik) Izen-emateak: https://bit.ly/4zJE5kU

IKUSI XEHETASUNAK