Noticias

100.000 saharar inguruk eskatu ahal izango dute Espainiako nazionalitatea

1977ko iraila baino lehen Mendebaldeko Saharan jaiotako sahararrek eta haien ondorengo zuzenek espainiar nazionalitatea eskatzea ahalbidetuko duen legea onartu du Espainiako Kongresuak. Neurriak 80.000-120.000 laguni egingo lieke mesede. Hiru urte izango dituzte eskatzeko. Arauak erreparazio historikoa dakarren arren, kolektibo saharar eta legelariek berandu eta mugatutzat dute, ez baitiote heltzen ez okupazioari ez autodeterminazio eskubideari.

Otras noticias de interés