Noticias

Alejandro González Iñárritu zinema zuzendari ospetsua Bilboko BBK aretoan

Alejandro González Iñárritu zinema zuzendari ospetsua Bilbon izan zen Carne y Arena bere errealitate birtualeko lana aurkezteko. Lanak Mexiko eta Estatu Batuen arteko mugan migratzaile eta errefuxiatuek bizi dituzten esperientziak erakusten ditu. Oscar sari ugari irabazi dituen zinemagileak, besteak beste Birdman, The Revenant eta Amores perros filmen egileak, ikusmin handia sortu zuen BBK Aretoan. Bertan, Rosabel Argote eta Ricardo del Conderekin batera, muga fisiko eta sinbolikoez hausnartu zuen, pertsonen duintasuna eta migratzaileekiko enpatia ardatz hartuta.

Otras noticias de interés