Agenda

Novisi Elkartea (Asociación Fraternidad entre Togo y Euskadi)

Coste

Gratuito

Fecha inicio

21/11/2026 10:00

Fecha fin

21/11/2026 13:00

Dirección

Centro Cívico La Bolsa / Calle Pelota, 10 – Bilbao

Código Postal

48005

Modalidad

Pertsonalki

Enlace

AFRIKAREKIN / KONEKTATUZ GORPUTZA, IDENTITATEA ETA ERRESISTENTZIA: ILE AFROA HIZKUNTZA KULTURAL GISA

Novisi Elkartetik euskal herritar guztiak gonbidatzen ditugu afro-ilearen esanahi historiko, sozial eta politikoa deskubritu, partekatu eta hausnartzeko doako topaketa kultural batean parte hartzera, bereziki emakume afrikarren eta afrikar ondorengoen bizitzan.

Ikasteko, sortzeko, hitz egiteko eta gure sustraiekin konektatzeko esperientzia!

Egunean zehar lau jarduera izango ditugu:

  • ERAKUSKETA BISUALA: Afrikako txirikorda tradizionalak, hariz egindako orrazkerak, zapiak eta elementu sinbolikoak ezagutuko ditugu, haien esanahi kultural eta historikoak aztertuz.
  • PRODUKTU NATURALEN ERAKUSKETA: Ile afroa zaintzeko produktu eta praktika tradizionalak ezagutuko ditugu, jakintzen elkartrukea, autozainketa eta iraunkortasuna bultzatuz.
  • TXIRIKORDA AFRIKARREN TAILER PRAKTIKOA: Gune parte-hartzaile bat, txirikorda tradizionaleko teknikak ikasteko eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako ezagutzak baloratzeko.
  • HITZALDI IREKIAK ETA ELKARRIZKETA PARTE-HARTZAILEA: Identitateari, edertasunari, antzinako memoriari, kultura-jabetzeari, arraza-bereizkeriari eta arrazismoaren eta ondare kolonialaren aurkako erresistentziari buruzko esperientziak eta hausnarketak partekatuko ditugu.

Ileari buruzko jarduera baino gehiago, memoria, duintasuna, ahalduntzea eta kulturen arteko elkarbizitzaren topaketa izango da.

2026ko azaroaren 21ean, larunbata, 10:00etan, La Bolsa Udaltegian (barrra- Pelota kalea, 10 – Bilbo).

DOAKO JARDUERA, HERRITAR GUZTIENTZAT IREKIA (EDUKIERA MUGATUA – ALDEZ AURREKO IZEN-EMATEA)