Agenda

Estrategia antiRumores del Ayuntamiento de Bilbao

Fecha inicio

29/01/2026 18:00

Fecha fin

29/01/2026 19:30

Dirección

Centro Municipal de Distrito de San Francisco – Plaza Corazón de María, 2.

Modalidad

Pertsonalki

Bilboko zurrumurruen aurkako hileroko bilera

2025. urtean zehar aurrerapen asko eta ezberdinak izan ditugu. Inpaktu eta sentsibilizazio ekintzez, bilerez, espazioz eta prestakuntzaz betetako urtea izan da, eta, horri esker, deseraikitzen jarraitu ahal izan dugu, bai banaka, bai taldean.

“Zurrumurruen aurkako Bilboko Estrategia berrikusteko eta eguneratzeko prozesuari” hasiera eman genion 2025. Urteko Topaketarekin. Urte berri bati ekin genion, urrats sendoz eta ilusio handiz.

Datorren urtarrilaren 29an, osteguna, 18:00etatik 19:30era San Frantzisko Barrutiko Udal Zentroan (Mariaren Bihotza plaza, 2) hileroko topaketa egingo dugu eta zuetako bakoitza han egotea gustatuko litzaiguke.

2026 honi hasiera emango diogu!