Agenda

Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional

Fecha inicio

15/02/2026 18:00

Fecha fin

07/03/2026 20:00

Dirección

Centro Cultural Montehermoso en Vitoria-Gasteiz (Calle Fray Zacarías Martínez 2):

Modalidad

Pertsonalki

Enlace

Diarama Afrika IV. Edizioa, Vitoria – Gasteiz

Diarama Afrika IV. Edizioa – Saharaz Hegoaldeko Afrika Aberats eta Askotarikoari buruzko Elkarrizketetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, otsailak 1 eta martxoak 7 bitartean egingo dira, 18:00etatik 20:00ak arte, Vitoria-Gasteizeko Montehermoso Kulturgunean (k. Fray Zacarías Martínez 2).

Aditu afrikar eta nazionalek kontinente afrikarreko aniztasunera hurbilduko gaituzte ikuspuntu desberdinetatik: ingurumena, ekonomia, genero-berdintasuna eta migrazioak.

  • Otsailak 1. Afrikako herri indigenak: baliabide naturalak eta lurraldearen defentsa. Coro JA Juanena.
  • Otsailak 8. Europako migrazio politiken analisia arraza-krisi gisa: bizitza beltzek Europan ba al dute benetan garrantzia? Edinely Tomé.
  • Otsailak 15. Ginean emakume kazetaria izatea: aurreiritziei aurre egiteko nork bere buruan sinestea. Moussa Yeró.
  • Otsailak 22. Ekonomia afrikarrak XXI. mendean: aukerak eta erronkak. Artur Colom (online)
  • Otsailak 29. Leiar kulturaletik feminismoa ulertzeko erronkak. Hadja Idrissa.
  • Martxoak 7. Emakume afrikarrak ingurumenaren defendatzaile gisa: Endra Pronaten esperientzia. Mariam Sow

Diarama Afrikaren helburua euskal herritarrak Afrikako errealitate anitzen inguruan kontzientziatzea da, ezberdintasunen arrazoi eta ondorioen zein munduko arazoekin duten loturaren inguruan hausnartzeko espazioak sortuz.

Parte-hartze ziurtagiria: gutxienez Diarama Afrikako sei saioetako lautan parte hartu behar duzu. Ikastaroa amaitzea igorriko dugu ziurtagiria.