🌱 Mimosak Ortu Komunitarioaren zikloko hirugarren ekitaldia 🌱
Datorren apirilaren 15ean, “Emakumeak: Itzalpetik lurraren zaindari” zikloarekin jarraituko dugu, lurraren eta bizitzaren defentsan emakumeek duten rolaren inguruan entzuteko, ikasteko eta hausnartzeko topaketa batekin.
📍 Balmasedako Kultur Etxea
🕖 19:00 – 20:30
📖 “Erein, Borrokatu, Bizi” liburuaren aurkezpena Baserritar mugimenduan parte hartu duten hamar emakumeren aztarnak, Amets Ladislaoren eskutik (EHNE Bizkaia).
❗Ohar garrantzitsua
Antolakuntzarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Liliana Ulchur ezin izango da topaketara joan, eta, beraz, azkenean ez da aurreikusitako solasaldia egingo.
✨Hala ere, espazio hau mantentzen dugu lurraren, bizitzaren eta zainketen defentsari buruz hausnartzeko, ikuspegi feminista eta komunitario batetik.
