Euskadin inklusioa, aniztasuna eta lankidetza indartzeko tailerrak, ikastaroak eta prestakuntzarako guneak eskaintzen ditugu.
Gure prestakuntzak gizarte-, hezkuntza- eta erakunde-eragileei zuzenduta daude, eta testuinguru, esperientzia-maila eta behar espezifikoetara egokitzen ditugu.
migrazioaren eta kulturartekotasunaren kudeaketaren arloko prestakuntza espezifikoa jasotzen du, ezagutza teoriko-praktikoak eta gaitasun sozialak eskuratzeko, gure gizarteen egungo testuinguru globalizatu eta multikulturalera egokituta.
Kurtso hau hezkuntza eta komunitate-arloetan kultura-aniztasunari eta gizarte-inklusioari buruzko proiektuen kudeaketarekin zerikusia duten profil tekniko ezberdineko profesionalei zuzenduta dago.
Globalizazioaren eta aniztasunaren kudeaketaren arloko prestakuntza espezifikoa jasotzen du, ezagutza teoriko-praktikoak eta gaitasun sozialak eskuratzeko, gure gizarteen egungo testuinguru globalizatu eta multikulturalera egokituta.
Globalizazioaren eta aniztasunaren kudeaketaren arloko prestakuntza espezifikoa jasotzen du, ezagutza teoriko-praktikoak eta gaitasun sozialak eskuratzeko, gure gizarteen egungo testuinguru globalizatu eta multikulturalera egokituta.
Ikastaro honek berariazko prestakuntza eskaintzen du, lan-arloko kulturen arteko harreman- eta bizikidetza-elementu nagusiak ezagutzeko eta lanbide- eta enpresa-eremuetan aniztasunaren kudeaketaren alderdi praktikoak lantzeko gaitasunak eskuratzeko.
Osasun-sektoreko profesionalentzat eta osasun-arloko ikasleentzat. Berariazko prestakuntza jasotzen du, kulturen arteko harreman- eta bizikidetza-elementu nagusiak ezagutzeko eta osasunaren esparruan kultura-aniztasunaren kudeaketaren alderdi praktikoak lantzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzeko.
«Hezkuntza-eremuan kultura-aniztasuna kudeatzea», On-line ikastaro bat da, irakasleei, hezitzaileei eta hezkuntza-arloko ikasleei zuzendutakoa. Berariazko prestakuntza jasotzen du, kulturen arteko harreman- eta bizikidetza-elementu nagusiak ezagutzeko eta gaitasun teoriko-praktikoak eskuratzeko, beharrezkoak baitira aniztasunaren kudeaketari ikasgelan eta hezkuntza-espazio ez-formaletan lantzeko.