Noticias

´Errenterian 11 Kolore’ jaialdiaren XI. edizioa izango da maiatzaren 20tik 30era

Errenterian 11 Kolore jaialdiak XI. edizioa ospatuko du maiatzaren 20tik 30era, Kultur Aniztasunaren Munduko Egunaren harira. Errenteriako Udalak eta herriko hainbat eragilek antolatutako egitarauak udalerriko aniztasun kulturala balioan jarri nahi du, kulturarteko bizikidetza, elkar ezagutza eta errespetua sustatuz. Jarduera guztiak doakoak eta herritar guztiei irekiak izango dira, eta bi astez Errenteriako kale eta auzoetan egingo dira.

Programazioak musika, dantza, gastronomia, zinema, jolasak eta topaketak uztartuko ditu, familiei, haurrei, gazteei eta helduei zuzendutako ekimenekin. Aniztasuna ospatzeaz gain, eskubide-berdintasuna eta pertsonen duintasuna aldarrikatuko dira. Besteak beste, auzolana, migrazioa, kolonialismoa eta amazig herriaren hizkuntza eta identitatea jorratuko dituzte.

Jaialdian tokiko komunitateek eta kultur eragileek parte hartuko dute, baita Jon Maia eta Joseba Sarrionandia bezalako gonbidatu ezagunek ere. Gainera, aurretik egindako hezkuntza eta sentsibilizazio lanek osatzen dute proiektuaren oinarria, ikastetxe, taberna eta elkarte askoren parte-hartzeari esker.

Otras noticias de interés