🎭🥘Getxo Antirrazistatik! Getxoko kaleetan bizitzen jarraitu nahi dugu. Horregatik,
GETXOKO MUNDUKO ARROZAK ekimenean IZANGO GARA, antzerki taldearen eta Aitor Vinagret aktorearen eskutik!
✳️Getxoko Munduko Arrozak herri eta jai ekimen bat da, Getxon bizi garen pertsonen, taldeen eta gizarte erakundeen artean kulturartekotasuna eta harremanak sustatzea helburu duena, beste herrialde batzuetatik etorri direnenen bizilagunetan arreta berezia jarriz.
🍛 Egun partekatua izango da, eta bertan jokoak eta tailerrak izango dira nagusi eta txikientzat, musika emanaldiak, kalejira aldarrikatzailea eta, batez ere, arrozaren inguruko bazkari herrikoia (izena ematen duen talde bakoitzak bere arroza prestatuko du).
🥳 Herrian elkartu, partekatu eta apur bat gehiago ezagutzeko festa bat da. Parte-hartze askotarikoari eta giro onari esker, egun zoragarria izatea espero dugu. Izan ere, mundu guztiarentzako gunea izango da, ❌ betiere jokabide bortitzak, xenofoboak, sexistak eta homofoboak saihestuz.
‼️ GORDE DATA!
📆 Irailak 27, igandea
📍Algortako San Nikolas plaza
🎭Emanaldia: 16:30etatik 16:55era
